XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erlazionaturik dauden bi kontzeptu horiek, paradigmarik gabe (edo bederen lehen aipatutako motatakoak bezain hertsiak eta aldaezinak ez direnekin) ikerketa zientifiko mota bat egon daitekeela oharteraziz argituko ditugu bereziki.

Paradigma baten eta paradigma horrek eskaintzen duen ikerketa esoterikoenaren hautaketa, edozein esparru zientifikoren bilakaeran heldutasun-zeinu bat da.

Historialariak, hautatua izan den elementu erlazionatuen edozein taldek duen ezagutza zientifikoaren arrastoari denboran zehar segitzen badio, hemen optika fisikoaren historiatik abiatuz azaltzen dugun ereduaren aldakin batekin topatzeko aukerak izango ditu.

Gaur egun, fisikako testuliburuek argia fotoiak direla esaten diote ikasleari, hots, uhin eta partikulen zenbait ezaugarri agertzen dituen entitate mekaniko kuantikoak direla.

Ikerketa, hori kontutan hartuz egiten da; areago oraindik, hizkera arrunta ondorioztatzen duen formulazio landu eta matematikoago baten arabera.

Hala eta guztiz ere, argiaren formulazio hauek apenas mendeerdiko antzinatasuna duten.

Mende honen hasieran Plank, Einstein eta beste batzuek garatu baino lehen, fisikako testuliburuek argia zeharkako uhin-higidura zela adierazten zuten.

Burutapen hau, azken batean, Young eta Fresnel-ek XIX. mende hasieran optikari buruz egindako idazlanetatik ondorioztatutako paradigma batean oinarritzen zen.

Uhinen teoria, ez zen zientzia optikoko ia profesional guztiek onartzen zuten lehena.

XVIII. mendean zehar, Newtonen Optikak esparru horretarako paradigma bat eskaini zuen eta honen arabera argia materi gorpuzkuluak ziren.

Garai hartan fisikariek, argi-partikulek gorputz solidoekin talka egitean eragiten zuten presioaren frogak bilatu zituzten.

Uhin-teoriaren lehen kideak berriz, ez ziren horretan saiatu.